Ikusiker (2023): TikTok
Resumen autogenerado por OpenAI
Audios generados (reproducción automática)
Los audios se reproducen de forma automática uno detrás de otro. Haz clic en el icono para descargar el audio o aumentar/disminuir la velocidad de reproducción.
Debido al tamaño del artículo, la generación del audio puede tardar unos segundos y es posible que se generen varios audios para un mismo artículo.
Txosten honetan aurkituko daitezke 2023ko otsailaren 6tik 17ra bitartean, TikTok sare sozialari buruz eginiko inkestaren emaitzak. Guztira, 18 eta 23 urte bitarteko 1.856 ikasleen erantzun baliagarri jaso dira. Argitalpen-urtea: 2023

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.
Dokumentuaren hasieran, TikToken gaineko galderen emaitzak eskaintzen dira: irismena, koneksioa maiztasuna, erabilera desberdinak, jarraitzen diren perfilak eta balorazio orokorra, besteak beste. Ondoren, TikTokeko sortzaileen inguruko galderak egin dira: zer motatako edukiak sortzen dituzten eta zein hizkuntzetan, besteak beste.
Ikerketa burutzeko, Bigarren Hezkuntzako eta unibertsitateko ikasleez osatutako bi panel daude martxan eta aldiro-aldiro inkestak luzatzen zaizkie, 12-23 urte bitarteko gazte hauek dituzten portaerak ezagutzeko.
Egitasmo hau, 2018-2019 ikasturtetik aurrera UPV/EHUko NOR taldeak, EITBk, Kulturaren Euskal Behatokiak, Tabakalerak eta Euskararen Erakunde Publikoak burutzen dute, tokian tokiko ikasketa-zentroekin elkarlanean. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.